Zikiro jateari buruzko dokumental bat aurkeztuko dute Zugarramurdiko Sorginen Museoan azaroaren 15ean, igandean 12:00etan. Aurten 125 urte bete ditu bazkari honek. Hortaz, dokumentalak bi parte izanen ditu: denbora bateko zikiro jateak (argazki zaharretan eta Fermin Iriartek bildutako informaziotan oinarritua), eta aurtengo zikiro jatea (zuzenean egindako grabaketetan oinarriturik, makilak prestatzetik baxera garbitzera).