Sarako Beti Gazte elkarteak urteko azken ateraldia eginen du urriaren 23an

Ttipi-Ttapa

Sarako Beti Gazte elkarteko kideek Zugarramurdiko Azketa jatetxean bazkalduz eginen dute urteko azken ateraldia.

Sarako Beti Gazte adinekoen elkarteak jakinarazi du bere urteko azken ateraldia urriaren 23an, ortziralean, 12:30ean eginen duela, bazkari batekin Zugarramurdiko Azketa jatetxean. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du urriaren 19a aitzin.

Zugarramurdiko Azketa jatetxean eginen duten bazkarirako izena eman behar da hilaren 19a aitzin

Horretarako 05 59 54 21 34 (Jeannot Etxeberrigarai), 06 32 22 47 89 (Thérèse Guijarro), 06 31 62 90 66 (Maite Imaz) edo 06 28 28 08 24 (Anita Bats) telefonoetara deitu behar da. Bazkideek 40 euro, bazkide ez direnek 45 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun