Mugari buruzko ‘Mugalur’ podcast kolaboratiboaren aurkezpena eginen dute urriaren 16an Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa

Zugarramurdiko Sorginen Museoan eginen dute Mugalur proiektuaren aurkezpena ortzirale arratsaldean.

Mugalur proiektuaren aurkezpena hartuko du Zugarramurdiko Sorginen Museoak urriaren 16an, ortziralean 19:30ean. Mugaren inguruko podcast kolaboratiboa da, mugaren bi aldeetako bizilagun, artista eta ikertzaileen ahots eta esperientzietatik abiatuta sortua.

Topaketan mugaren inguruko bizipenak biltzen dituen dokumental sonoroa aurkeztuko da, eta Mugalurren baitan sortutako bertze euskarazko pieza batzuk ezagutzeko aukera ere izanen da. Ondotik, jan-edanak ere ianen dituzte. Sarrera doan izanen da, edukiera bete arte.

Proiektu hau Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiuak gidatzen du, Cederna Garalur elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) elkarlanean, muga inguruko biztanleen bizi esperientziak eta harremanak aztertzeko.

Zugarramurdiko aurkezpenaren ondotik, urriaren 18an, igandean 11:00etan Orbaizetako Kultur Olan eta urriaren 27an EHU-Donostiako liburutegiko erakusketa aretoan eginen dituzte aurkezpenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun