Nafarroako Gobernuak pisu bakoitzeko % 25eko dirulaguntza
Diru kontu aldetik, Nafarroako Gobernuak % 25eko dirulaguntza ematen du pisu bakoitzeko. Horrekin, eta eraikina eta inguruko lurra herriarenak direla kontuan hartuz, babes ofizialeko etxebizitzen izaten duten prezioaren gisakoan ateratzen da. Hilabetero 600-750 euro ordainduz (gastu arruntak barne) 25/30 urtez. Kooperatiba hipoteka batean sartuko da, baina abala Nafarroako Gobernuak hartuko du.
Lau interesatu elkartuz gero, etxebizitzak diseinatzen hasiko litzateke udala
Ez da etxebizitza erosten, kooperatibaren akzioak erosten dira
Kontuan hartu behar da ez dela etxebizitza erosten (ez da erosketa edo alokairu tradizionala), kooperatiba baten akzioak erosten dira, eta horrek etxebizitza erabiltzeko eskubidea ematen du (99 urterako). Jabetza erregistroan inskribatzen da, hipotekagarria da, eta herentzian uzten ahal da. Saldu ere egiten ahal da (prezioa erregulatuan). Etxebizitza lortzeko eredu berria da hau, eskuragarriagoa eta espekulatiboa ez dena. Gure eskualdean, Baztanen eta Goizuetan martxan emanak dira halako etxebizitzak. Eskaera egiteko baldintzak hauek dira: Nafarroan erroldatua izatea, bertze etxebizitza bat ez izatea, eta urtean 19.000 euroko soldata minimoa (laister 12.000 eurotara jautsiko omen da). Informazio gehiago behar izanez gero, NASUVINSAko bulegora jo behar da.