Zugarramurdiko apezaren etxea izandakoan etxebizitzak egiteko proiektua martxan da

Ttipi-Ttapa

Zugarramurdiko apezaren etxean etxebizitzak egiteko lehen urratsak ematen ari dira.

Bortz eskatzaile agertu dira eta eta bakoitzak zer gisako etxebizitza behar duen zehaztuko da orain

Aitzineko batean, Zugarramurdiko herriko etxea apezaren etxea izandakoan etxebizitza kooperatiba sortzeko asmoarekin lanean hasia zela aipatu genuen. Orain, herriko etxetik berri on-on bat etorri zaigu: etxebizitzak egiteko proiektu hori martxan emanen dela. Bortz eskatzaile agertu dira (gutienez lau behar ziren interesatuak), eta orain hurrengo fasea hasiko da: eskatzaile bakoitzak zer gisako bizitza behar duen zehaztea. Horren arabera, ikusiko da bortzak egitea posible den, edo bertzela, haietako bat erreserban geldituko da (bertze norbaitek gibelera eginen balu, hori sartuko zen).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun