Ipuinen arratsaldea izanen dute ortziralean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa

Dorleta Kortazarrek 'Ispiluak' helduendako ipuin ikuskizuna eskainiko du ortziralean 19:30ean Zugarramurdiko Museoan. Argazkia: Goiena

Sorginen Museoan ‘Haria’ familiendako albuma irakurriko du Mirentxu Ibargaraik 17:30ean eta ‘Ispiluak’ helduendako ipuin ikuskizuna Dorleta Kortazarrek 19:30ean.

Ipuinen arratsaldea izanen dute hazilaren 6an Zugarramurdiko Sorginen Museoan. Ortziralean 17:30ean Haria familiendako album irakurketa izanen dute eta 19:30ean Ispiluak, Dorleta Kortazarren helduendako ipuin ikuskizuna. Arratsaldea goxokian pasatzeko aitzakia polita.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun