ASAJAk (Nekazari Gazteen Laborantza Elkarteak) estatu mailako Nekazari Gazteen XII. Kongresua eginen du azaroaren 5ean Malagan. Bertan, Nekazari Gazte Onenaren Sariaz gain, bertze hiru sari banatuko dituzte, tartean Konpromiso Sozialeko Proiekturik Onena. Kategoria horretan izendatua izan da Arraiozko Indakoa baserriko Nerea Mortalena.
2020an erabaki zuten Indakoan ardi latxaren ekoizpenaren aldeko apustua egitea, estentsiboan eta zuzeneko salmentaren bidez lan egiten. Sare sozialen bitartez, Mortalenak ikusgarritasuna ematen dio haien lanari, eta lan horren garrantzia azaltzeko solasaldiak ere ematen ditu ikastetxeetan, Agroinfluencers programaren bidez.
Saria irabazi edo ez, «honat ailegatzea esfortzu, konstantzia eta Nafarroako gure sektorearen etorkizunean izandako sinesmen handiaren saria» dela dio Mortalenak.