Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatuko dute irailaren 27an, igandean 17:30ean Uharteko Toki-Alai pilotalekuan. Abuztuaren 14an Donamarian jokatutako kanporaketako bortz aizkolari onenak izanen dira lehian: Zigako Joxean Etxeberria, Etxarri Aranatzeko Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide, Iturgoieneko Iosu Santamaria eta Arraiozko Julen Urrutia.
Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko dituzte eta bi onenak lehen mailara igoko dira.