N-121-A

Donamariako 22 urteko gazte bat hil da gaur goizean N-121A errepidean izan den istripu batean

Ttipi-Ttapa

Ezbeharraren berri 09:43 aldera hartu dute SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuan. Izan ere, bidetik atera den auto batek Zozaia inguruan arbola baten kontra jo du, eta gidaria, 22 urteko gaztea,  kolpearen ondorioz hil da bertan.

Bidaiari bakarra autoan

Oronozko suhiltzaileak, inguruko medikuak eta Guardia Zibilaren patruilak bertaratu dira istripua artatzera. Guardia Zibilaren agenteek hartu dute bere gain istripuaren arrazoiak argitzeko eginbideak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun