ira 17 Baztan
8,5 milioi euroko gainkostuen espedientearen ondotik, lanak akitzeko «aukera bideragarri bakarra obrak berriz ere lizitatzea dela» adierazi du Txibitek eta «tunela eginen dela» ziurtatu du. Europako zigorren mehatxuak akuilatuta, Espainiako Gobernuak 2028ko ekainaren 30ean hitzeman zuen bukatuak egonen zirela Belateko eta Almandozko tunel berriak. Ordurako prest egon behar dute Europar Batasuneko segurtasun araudia betetzen duten tunel berriek, baina horrelako ezbehar batek izugarri estutzen du denbora.