N-121-A

Belateko tunel berriaren % 74 zulatu dute orain arte egindako lanetan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 12a

Irudia: Nafarroako Gobernua.

Belateko tunel berriaren lanak aitzinerat doaz eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, orain arte 2.100 metro zulatu dira, aurreikusitako totalaren % 74. Azarora arteko obrengatik 24,2 milioi euro ordaindu ditu gobernuak eta lanak «normaltasunez» doazela jakinarazi dute. Abenduko lanek, berriz, 5,4 milioi euro inguruko inbertsioa suposatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun