Igantziko bentetan auto istripu batean larriki zauritu den gizonezko bat Baionako ospitalera eraman dute

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 12a

Ezbeharra N-121-A errepidean, Berrizaungo bidegurutze inguruan, gertatu da. Autoaren gidaria, 42 urteko gizonezko bat, zauri larriekin Baionako ospitalera eraman dute. Foruzaingoa ari da atestatua egiten eta errepidea garbitu bitartean, errepidea itxita egon da Irungo norazkoan eta trafikoa NA-1210 errepidetik bideratu dute.

 

42 urteko gizon bat larri zauritu da ortzegun goizean N-121-A errepidean, Igantzin, bi ibilgailuk talka egin ondotik
SOS Nafarroa 112 zentroak 09:26 aldera izan istripuaren berri, eta gertakarien lekura bidali ditu Oronozko parkeko suhiltzaileak, inguruko mediku-erizain taldea, bizi euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua), oinarrizko bizi euskarriak dituen bigarren anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak.

Auto batek eta furgoneta batek elkar jo dute eta, suhiltzaileek, autoaren barnean harrapatuta zegoen gidaria askatu behar izan dute. Berehala, anbulantzia medikalizatuan 42 urteko gizonezkoa Baionako ospitalera eraman dute, politraumatismo larriekin. Furgonetako gidaria, aldiz, onik atera da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun