N-121-A

Mendiolako barrideek «sarbide duin eta segurua» eskatu dute bertze behin

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 29a

30 bat lagunek elkarretaratzea egin zuten joan den astean N-121-A errepideko sarreran, «Belateko tunelen banatze lanak akitzean, auzora sarbide duina bermatzen duen konponbidea» eskatzeko

Urteak dira Almandozko Mendiola auzoko herritarrak N-121-A errepidetik «sarbide duina» eskatzen diotela Nafarroako Gobernuari. Orain, Belateko tunelen banatze lanekin, «sarrera kendu edo aldatu daitekeela» salatu dute.

Hori dela eta, «auzora sarbide egokia ematen dion konponbide baten defentsan» atera dira barrideak, eta gobernuari eskatu diote bere aldarrikapena kontuan izateko. Gainera, afera Nafarroako Parlamentura eramateko aukera ere aztertuko dute, «behin betiko irtenbide bat lortze aldera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun