Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela baliatuz, Nafarroako Harrera Familien elkartearen proposamenarekin bat egin zuen Almandozko eskolak joan den ortziralean. Ikasle eta maisu-maistrak eskolara pijaman joateaz gain, jarduera eta ekintza ugari egin zituzten haurren eskubideen gaia lantzeko eta kontzientzia hartzeko.
aza 18 Mendialdea
Hilabeteroko hirugarren astearteko martxarekin segituz, Arkupeak elkarteko mendizaleek txangoa egin zuten azaroaren 17an. Oraingoan Imotz bailaran, Latasako mendi inguruetan ibili ziren 57 mendizale, euriari aurre eginez. Trinitateko baselizaraino igan eta gero, goxo-goxo bazkaldu zuten Irurtzungo Plazaola hotelean. Irudiak: Joxe Zubieta