Otsailaren 2an Hezeguneen Nazioarteko Eguna izanen dela eta, urmaelaren inguruan Amaiurko eskolan egiten ari diren lanaz solasean aritu gara Nora Salbotx irakaslearekin.
Urtarrilaren 2ko batzar nagusian onartutako neurriei buruz mintzatu gara Baztango udaleko mendi eta nekazaritza zinegotziarekin.
Nafarroako 36 abeltzain eta nekazari gazte prestatu ziren iaz lehen instalazio profesiolerako. Horietako bat dugu Lizarragako artzaina.
Lekarozko sagardotegiaren denboraldi berriaz solastatu gara Ezti Beltza kooperatibakoekin.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak urtarrilaren 17an egindako ekitaldiari buruz aritu gara solasean Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakariarekin.
Joan den ortzegunean Behobian egindako mobilizazioaren gainean mintzatu gara UAGNko abeltzain almandoztarrarekin.
Igandean ateak zabalduko dituen Irungo Ola sagardotegiko Eider Bengoetxearekin solastu gara hastekotan den sasoiari buruz.
Joan den astean hasi eta sanferminak bitarte ateak zabalik izanen ditu Lesakako Lindurrenborda sagardotegiak. Urtero bezala parte hartuko dute txotx denboraldiaren hasiera ekitaldian. Aurten hasiera ekitaldi hori urtarrilaren 15ean eginen dute, Lekunberriko Dolare elkartean.
Mercosur ekonomia hitzarmena eta dermatosi eritasunaren kudeaketa dela eta, urtarrilaren 15ean goizeko 11etarako deia egin dute EHNE, ENBA eta UAGN sindikatuek.
Etxaurin, Cabezón de Etxauriren magaletan aurreikusita dauden eguzki eta haize makroproiektuen aurka egiteko sortutako plataformako Hodei Goñirekin izan gara.
Mercosurrekin hitzarmena eta datorren ortzegunerako iragarritako mobilizazioak solasbide izan ditugu Ehne Nafarroako idazkari nagusiarekin.
Orain zertan ari diren jakiteko izan gara EHKOLEKTIBOKO Anita Poineau teknikariarekin.
Sarek deiturik larunbatean eginen den mobilizazioaren gainean mintzatu gara Mikel Mundiñano eledunarekin.
Josu Sarobe albaiteroarekin gainbegiratua eman diogu amaitu berri den urteari.
Erdizaga parajea den mendialde berean, Esteribarko egiten den Rafael sur sektorean Magnesitas Navarra SAk aintzin atera nahi duen mehatze proiektua dela eta, auzia epaitegira eraman dute Sustrai Erakuntza fundazioak eta Erdiz Bizirik elkarteak.
Bertzeak bertze, komunaleen ordenantza dela eta, onartu beharreko zenbait punturen berri eman digu Baztango udaleko mendi zinegotziak.
Akitzekotan den urteari gainbegira izan gara Berako baratzezainarekin.
Sareen bidez egindako uso ehizaren azken sasoia eta joan den larunbatean Lizarietan berean ikusgai izan zen Abata film laburra solasbide izan ditugu Jasone Mitxeltorenarekin.
Egitasmoaren nondik norakoa agertu digu plana egiteaz arduratu den Basartea enpresako Maite irigoienek
Igandean egitekoa zen artisauen azoka ez egitea erabaki dute antolatzaileek eguraldiagatik.
Lizarietako ingurumen eta hegazti migratzaileen interpretazio zentroa larunbat arratsaldean inauguratuko dute.
Heldu den igandean, urteko hondarreko azoka izanen da Lesakan eskualdeko ekoizle eta artisauen eskutik.
Baserriberri egitasmoaren emaitzak bertatik bertara ikusteko, joan den abenduaren 11n ate irekien jardunaldia izan zen Urdazubin.
Euskal Herriko Laborantza eta Elikaduraren kontseilua elkarte gisa sortzeko printzipioa onartu zen joan den abenduaren 6an. Euskal Herriko Laborantza Ganbaran sar-atera egin dugu.
Horietako batzuen ekoizpenekin osaturiko saskien berri eman digu Irular
mermeladak lantegiko arduradunak.
Azaroaren 30ean lesakarren artean egindako galdeketari buruz solastatu gara Lesakako alkatearekin.
Agroekologian ari diren hainbat baserritarrek eredu berri baten alde egin nahi dute sindikatu berriaren bidez.
Larunbatean egitekoa den tokiko arbola, frutondo eta landare ekoizleen merkatua solasbide izan dugu Etxalarko Aintzina oihan baratzeko Audrey Ocekin.
Baztanen larreak erretzeko eskaerak abendu eta urtarrileko ortzegunetan egin daitezkeela erran digu Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko basozainak.
Nafarroako aurrekontuak direla eta, sindikatuak aurkeztutako helegitei buruz solastu gara etxalartarrarekin.
UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatuta, azaroaren 15ean eta 16an egindakoaz mintzatu gara Mikel Etxeberria Okarizekin.
Lesakako Agorleku gasnategia bisitaleku izan dugu goiz honetan.
Bihartik girotuko da bailarako feria eguna Lesakan, bertzeak bertze, ohiko moduan Beti gaztek antolaturiko ajuarriero lehiaketa eta musikarien doinuak izanen dira. Egun haundia ortzegunean izanen da. Elizondon, Arantzan, Donezteben… izan bezala, aziendarik gabeko feria eguna izanen da, dermatosi nodular kutsakorra azienden artean eman den eritasunagatik, Nafarroako gobernuak urriaro akabailan azienden erakusketa eta lehiaketak debekatu baitzituen.
Bertzetik, azaroaren 30ean eginen den galdeketan, 2026ko feria eguna ortzegunean edo ortziralean izanen den erabakiko du herriak, Lesakara aziendak eramaten dituzten abeltzainek egunez aldatzeko eskaera egin baitzuten.
Lesakako Udal zinegotzia den Eneko Fernandez Maritxalarrekin solastatu gara, prestaketa lanak nola doazen jakiteko..
Intiak antolatuta, abeltzaintza dibertsifikatuari buruzko tailerra izanen da heldu den astelehen eta asteartean Doneztebeko Juansenean. Sustraiak Habitat Design kooperatibako kidea den eta tailerraren emailea izanen den Eber Eginorekin solastatu gara.
Abererik ez, baina bertzeak bertze nekazaritzako tresnak eta 150 postu inguru izanen direla erran digu Juan Telletxea zinegotziak.
Hegaztien gripea dela eta, era ekologikoan oiloak hazi eta arroltzeak ekoizten dituen Mikel Alzuartekin solastatu gara egungo egoerari buruz.
Azaroaren 7an, 8an eta 9an Miarritzeko Irati erakustazokan egindako azoka handiari buruz solastatu gara Amaia Hiribarren laborari gaztearekin.
Azaroaren 2an Jauntsarasen egindako feria eta asteburu hortan burututako jardunaldien balorazioa egiteko elkartu gara Basaburuko Garapen Batzordeko Laura Martinenarekin.
Leitzeko Kontsumo Taldeko Gotzone Sestorainekin izan gara igandeko azokarekin bururatuko den zikloari buruz solas egiten.
Bihar ere laborari leloarekin Miarritzen egitekoa den Lurrama feriaz solastatu gara antolakuntzan ari den Iñaki Berhokoirigoin laborariarekin.
Enaquesa gasnategiaren 50. urteurrena, ardi esnearen salneurria eta Lurrama solasbide izan ditugu artzain elizondoarrarekin.
Dermatosi nodular kutsakorra eta hegaztien gripea solasgai izan ditugu albaiteroarekin.
Zalgizen baratzegintza biologikoan trebatzeko eskaintza atera dela eta, aitzaki horrekin bildu gara elkarteko Daniel Barberenarekin.
Urriaren 31 eta azaroaren 2a bitartean Basaburuan gaztainaren gainean egiteko diren jardunaldi eta Mendialdeko Azoka Ibiltaria solasbide izan ditugu Basaburuko Garapen batzordekide eta topaketa koordinatzaile den Laura Martinenarekin.
Gasna lehiaketa herrikoiaren sariketa amaituta bildutako zenbait solas.
Igandean Beran ospatuko den egunaren baitan eginen den Bortzirietako Gasna Lehiaketari buruzko xehetasunak agertu dizkigu lantaldeko Belen Arribillagak.
Sagardo lehiaketa antolatzen duen lantaldeko kide da Esti Arranbillet.
Artzai Gazta elkarteko Maite Irazustabarrenak agertu dizkigu lehiaketari buruzko nondik norakoak.
Mingain urdina, dermatosia eta feriak solasbide izan ditugu bulegoko albaitariarekin.
Igandekoaz gain 'Izokina Bidasoan, gora eta Bera' zikloa solasgai izan dugu Lupe Mendigutxia Berako zinegotziarekin.
Irailaren 18an inauguratu zuten Lesakan Garbigune Ttikia.
Etxalarko Udalak, Altxata elkarteak eta Gaztik antolatuta, Usategietako Igandea ospatuko dute asteburuan. Egitaraua indartu dute aurtengo edizioan.
Izokinaren inguruko zikloak aitzinera segitzen du Beran. Urriaren 26ra bitarte hainbat jarduera izanen dira.
Garaioan egitekoa den ekitaldia dela eta, Nafarroako Aratxea adierazle geografiko babestuko lehendakari eta abeltzainarekin elkartu gara.
Urriaren 10an Doneztebeko Juansenean egitekoa den tailerrari buruz solastatu gara Bidasoa Elikaduna ekimeneko koordinatzailearekin.
Atzo Donezteben egindako ospakizunaren aitzakiarekin izan gara antolaketa lanetan aritu den Xanti Hualderekin.
Ameriketan artzain ibilitakoen topaketaz solastatu gara Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko arduradunarekin.
EHKOlektiboak bultzaturik eginen diren bisitetako batzuk gure eskualdeko zenbait etxaldeetan izanen direla erran digu ekimeneko partaide den Anizko Jauregiko Aitorrekin.
Asteburuan merkatuko zelaian egindako erakustadiaz solastu gara Baztango udaleko nekazaritza zinegotzi eta Cederna Garalurreko teknikariarekin.
Baztango udalak antolaturik Irailaren 27 eta 28an izanen den ekitaldiari buruzko bertze hainbat xehetasun agertu dizkigu Cederna Garalurreko Baztango teknikariak.
Juansenean irailaren 25ean egitekoa den saioari buruz aritu gara Intiako Jesus Mari Lasarterekin.
Elbeteko Posadak Zero Hondakin zigilua eskuratu zuen udaberrian. Egunerokoaz eta egitasmo honi buruz aritu gara.
Hirugarren denboraldia du Maria Torresek Autxitxia gasnategian eta kontent dago gasnak eta bertze esnekiek izan duten harrerarekin.
Abuztuaren 31n Donezteben eta irailaren 7an Iruñean egindako lehiaketen aitzakiarekin solastatu gara sunbildarrarekin.
Irailaren 14an Arretxabaletan egitekoa den lehiaketa eta jardunaldiari buruz solastu gara Debagaraiko landa garapen elkarteko teknikariarekin.
Bertako azienda arrazen azoka lehen aldiz egin dela eta Iruñan izandakoaz solastu gara Intiako Joseba Beitiarekin
Autentika azokaren baitan egin izana onerako izan dela erran digu antolakuntzako Gasterea elkarteko kideak.
Abuztuaren 30ean Elgoibarren eta 31an Nafarroako txapelketan lortutako lehen sarien ondotik mintzatu gara Lekarozko Kortariko bordako Julen Arburuarekin.
Irailaren 5etik 7ra lehen aldiz Iruñean eginen den ekitaldiari buruz solastatu gara Intiako Joseba Goitiarekin.
Datorren asteburuan Iruñan egitekoa den Autentika azokan ere parte hartuko dutela erran digu ASLANAko arduradunak.
Denera 40 partaide izan zirela goraipatu du Doneztebeko alkateak
Atzo Uharte Arakilen egindako ekitaldi eta txapelketei buruz solastatu gara Aralar Mendi elkarteko Gaizka Uharterekin.