Igande honetan, martxoaren 5ean, izan dute lehenbiziko jardunaldia Atarrabian. Kimuak hirugarren gelditu dira, eta haurren mailan aritzen direnak, berriz, lehenbizikoak. Martxoko hilabetean igandero izanen dituzte jardunaldiak, eta jardunaldi guztietan denbora hoberena egiten duena arituko da apirilaren 2an Igantzin izanen den finalean. Bitartean, orain artio egin bezala, ondoko ortziraleetan Anizko frontoian segituko dute entrenatu bidenabar, jostetan.