N-121-A

Almandozko eta Belateko tunelak hetsiko dituzte astelehenetik ortziralera

Belateko eta Almandozko tunelen artean egiten ari diren lanen ikuspegia.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, heldu den astean bortz egunez segidan, astelehenetik ortziralera, N-121-A errepidea itxita egonen da bi noranzkoetan Belateko eta Almandozko tunelen inguruan. Zehazki, astelehen goizeko 8etatik ortzirale iluntzeko 8ak arte itxita egonen da eta, bitarte horretan, bi noranzkoetan dabilen trafikoa Belateko errepide zaharretik bideratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun