Basaburuko eguna ospatu dute asteburuan Almandozen

Ttipi-Ttapa

Larunbatean seigarren Basaburuko eguna izan zen Almandozen eta egitarau betea izan zuen

Argazkiak eta testua: Iratxe Gamio

Goizean, 08:00etatik aitzinera, Almandozko parajeak ezagutzeko aukera eman zuen mendi ibilaldia egin zuten, eguraldi paregabearekin. Ondotik, mus txapelketa izan zen, eta 15 bikoteren artean, Izaskun eta Iratxe ama-alabek irabazi zieten Iosu eta Xabi anaiei.

Ondotik bazkari ederra izan zuten, Mitze magoak bere magia trukoak egiten zituen bitartean. Bazkalondoan bingoa izan zen, eta bertan Axun izan zen irabazlea. Ondotik Baylon ahizpekin dantzaldia izan zen eta akitzeko, afaria. Hemendik bi urtetara Zigan izanen da hurrengoa!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun