Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 23an bukatuko da eta proiektu produktiboek % 40rainoko finantzaketa jaso ahal izanen dute; ekimen ez-produktiboek, berriz, % 75 arteko laguntza izanen dute
Dirulaguntza ildo honetara aurkeztu ahal izanen dira, bai onura ekonomikoa lehenesten duten proiektu produktiboak, baina batez ere gizarte-helburuak dituzten proiektu ez-produktiboak. Onuradun izateko, aurkeztutako proposamenek bat egin beharko dute Cederna Garalur Elkartea 2023-2027 Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategiaren (TGPE) ildo estrategikoekin.
Berritasun nagusiak eta finantzaketa ehunekoak
Deialdi berri honek hainbat hobekuntza garrantzitsu dakartza, lurraldeko sustatzaileek funtsak eskuratzeko aukera errazte aldera:
-
Proiektu produktiboak: ekonomia-arloko ekimenek inbertsio hautagarriaren % 40rainoko finantzaketa jaso ahal izanen dute, 60.000 eta 80.000 euro arteko exekuzio-aurrekontuaren gainean.
-
Proiektu ez-produktiboak: interes publikoko edo gizarte-intereseko jarduerek % 75erainoko laguntza-muga izanen dute, 80.000 euroko gehieneko dirulaguntzarekin.
-
Izapideak arintzea: eskaera-prozesua errazteko, izapide batzuk eta baremazio-irizpideak sinplifikatu dira.
Eskaerak aurkezteko epea eta aholkularitza
Deialdiaren oinarri osoak eta dagokion dokumentazioa Cederna Garalur Elkartearen webgunean daude gaurgero eskuragarri. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 23ko 09:00ak arte egonen da zabalik. Interesa duten pertsonek edo erakundeek informazioa eta aholkularitza jaso ahal izanen dute Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean dituen garapen-agentzien bidez.
Laguntza deialdi hau Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuak eta Europar Batasuneko Landa Garapenerako Europako Nekazaritza funtsek (LGENF) finantzatzen dute, Nafarroa 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (NPEPE) barnean