Abuztuan Pirinioetara ateraldia egin ondotik, denboraldi berrian ere mendira ateratzeko ohiturari eutsi nahi dio Arkupeak elkarteko mendizale taldeak. Oraingoan, hilabeteko hirugarren astearteari esperatu gabe, irailaren 1ean ibili dira Berastegiko mendietan 70 bat mendizale. San Lorentzo baselizara igo eta mendi txangoa egin ondotik, Berastegiko Ategi jatetxean ederki bazkaldu zuten. Irudiak: Joxe Zubieta
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.