Lehenik aurkezpena egina zuten, eta azaldu zuten zer ospatzen den azaroaren 20an, zergatik, zer den harrera familia bat eta harrera familian edo adopzioan egon diren pertsona ezagun eta famatuak ikasi zituzten. Ondotik ikasleek mural bat margotu zuten, beren eskuen koloretako arrastoak utzita paperean Pijamaren Eguna izenburupean. Azkenik, harrera familien gaia lantzen duen ipuin bat entzuteko aukera izan zuten.