Nafarroako mendialdean gaztainadiak lehengoratzeko proiektuaren bigarren deialdirako eskaerak aurkezteko epea ireki dute Cederna Garalur Elkarteak eta Nafarroako Rural Kutxaren Gizarte Ekintzak, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan. Ekimen estrategiko honen xedea da tokiko biodibertsitatea lehengoratzea eta gaztainaren ustiapena suspertzea, fruitua gordinik zein eratorri gisa merkaturatuz (kontserbak, kremak edo irinak, bertzeak bertze).
Proiektua gehienez 4 hektareako lurzati publikoetan ezarriko da. Tokiko erakundeak dira zuzeneko onuradunak, nahiz eta udalaren baimena duten ekintzaileek ere parte hartu ahal izanen duten. Erakunde onuradunek mendiko lanen, ordainsarien kostuaren % 20 eta BEZa soilik hartuko dituzte beren gain; Nafarroako Rural Kutxaren Gizarte Ekintzak eta Cederna Garalurrek, berriz, gainerako kostuak ordainduko dituzte, bai eta bideragarritasun tekniko ezagatik egin ezin diren balizko jarduketen azterketa guztiak ere. Bestalde, Nafarroako Gobernuak orain arte identifikatutako tokiko 18 gaztaina barietateren landareak eta txertoak jarriko ditu, bertako berrezarkuntza ziurtatzeko.
Erakunde interesdunek 2026ko irailaren 14ra arte izanen dute eskaera aurkezteko epea. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: ljamar@cederna.es. 2027ko kanpainarako lurzatien behin betiko hautaketa irailaren amaieran ebatziko da.