ira 10, 18:00 Mendialdea
XI. Nafarroako Azoka Ekologikoak, produktuak jan zein salduko diren merkatuan ezarritako hogeita hamar postuez gain, EKOtopaketak izeneko eremu bat gaituko du showcooking edo lantegiak eta dibulgazio jolasak egiteko, haurrentzat, bai eta EKOtaberna bat ere, hainbat proposamen gastronomiko dastatzeko edo musika emanaldiez gozatzeko, elikadura ekologikoarekin lotutako bertze hainbat proposamen eta txokoen artean.
ira 04 Mendialdea
Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuak, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, Euskera ahora urteroko kanpaina berritu du, helduek euskara ikas dezaten bultzatzeko. Gaur egun, 5.800 pertsona helduk baino gehiagok parte hartzen dute prestakuntza honetan. Aurten, lehen aldiz, doakotasuna lortu da A1 eta A2 mailetan izena ematen duten pertsonentzat, kanpaina aurkezteko ortzegunean egindako prentsaurrekoan jakinarazi zutenez.
Erromeria giro ederra
Erromeria taldea
Dantza giroa
Musika eta dantza