Nafarroako Azoka Ekologikoaren hamaikagarren edizioa eginen dute asteburuan Noainen

Ttipi-Ttapa ira 10, 18:00 Mendialdea

XI. Nafarroako Azoka Ekologikoak, produktuak jan zein salduko diren merkatuan ezarritako hogeita hamar postuez gain, EKOtopaketak izeneko eremu bat gaituko du showcooking edo lantegiak eta dibulgazio jolasak egiteko, haurrentzat, bai eta EKOtaberna bat ere, hainbat proposamen gastronomiko dastatzeko edo musika emanaldiez gozatzeko, elikadura ekologikoarekin lotutako bertze hainbat proposamen eta txokoen artean.

Helduen artean euskara ikastea sustatuko dute 'Euskera ahora' kanpainarekin

Ttipi-Ttapa ira 04 Mendialdea

Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuak, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, Euskera ahora urteroko kanpaina berritu du, helduek euskara ikas dezaten bultzatzeko. Gaur egun, 5.800 pertsona helduk baino gehiagok parte hartzen dute prestakuntza honetan. Aurten, lehen aldiz, doakotasuna lortu da A1 eta A2 mailetan izena ematen duten pertsonentzat, kanpaina aurkezteko ortzegunean egindako prentsaurrekoan jakinarazi zutenez.


Instalazio eta mantentze-lanak
IMCALIFT ELEVACIÓN

Instalazio eta mantentze-lanak

Zure etxeaz gozatzeko
IMCALIFT ELEVACIÓN

Zure etxeaz gozatzeko

Etxe atarian
IMCALIFT ELEVACIÓN

Etxe atarian

Eskailerak ez dira arazo
IMCALIFT ELEVACIÓN

Eskailerak ez dira arazo