N-121-A

Almandozko eta Belateko tunelak hetsiko dituzte bihar Iruñeko noranzkoan

Ttipi-Ttapa

Belateko eta Almandozko tunelen arteko errepide zatiaren ikuspegia.

Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, tunel berriaren lanak direla eta, ilbeltzaren 14an Belateko  eta Almandozko tunelak hetsiak egonen dira 08:00etatik 18:00etara Irundik Iruñerat doazen ibilgailuendako. Trafikoa NA-1210 errepidetik desbideratuko dute, Belateko mendatetik.

Iparralderantz, Iruñetik Irunerat, zirkulazioak ez du eraginik izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun