N-121-A

Bera parean, N-121-A errepidea itxiko dute larunbatean egun osoz

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 16a

Berritzen ari diren Alkaiagako tunela.

Bera parean, Alkaiagako tunelean, berrikuntza lanetan ari dira. Hori dela eta, bihar larunbata, 06:00etatik 22:00etara, ezin izanen da tunel horretatik pasatu. Errepidea bi noranzkoetan moztua den bitartean, trafikoa Bera gurutzatzen duen N-8304 errepidetik bideratuko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun