Tunela bikoizteko lanak 2030era arte luzatuko direla aurreikusi dute
Bertzalde, gaur baimendu dute ere Almandozko tunela bikoizteko eraikuntza-proiektuko obrak zuzendu, kontrolatu eta zaintzeko zerbitzu kontratua lizitatzeko. Kontratu horren guti gorabeherako balioa 3.046.001 eurokoa da, BEZa barne, eta kontratua gauzatzeko epea 39 hilabetekoa.
Horrelakoa izanen da obra
Proiektuak 2.200 metroko trazadura aurreikusten du eta horietatik 1.350 metro orain dagoen tunelaren paraleloan eginen den tunel berriari dagozkio. Hiru zati izanen ditu: Almandozko tunelaren aitzinetik aire zabaleko zatia, tunela bera eta tunelaren ondotik aire zabaleko zatia.
Tunel horretan 400 metrotik behin konexio-galeriak aurreikusi dituzte, orain dagoen tunelarekin. Erdiko konexioak ibilgailu astunak igarotzeko aukera emanen du, eta gainerako konexio-galeriak oinezkoentzat izanen dira. Kontratu honetan sartuta daude, ondorio guztietarako, galerien eta horien instalazioen egikaritza osoa, baita oraingo tunelarekin egin beharreko lotura fisikoak ere.