N-121-A

Kamioi bat bidetik atera eta irauli da Berroeta eta Zozaia artean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 23a

Foruzaingoak jakitera eman duenez, gaur goizean Belatetik behera zetorrenean kamioi artikulatu bat bidetik atera eta irauli egin da. Kabinaren barnean bi pertsona zeuden eta, horietako bat, 52 urteko emakumea, zauri arinekin eraman dute Oronozko osasun etxera. Istripua artatzera joan dira suhiltzaileak, mediku-erizain taldea eta bi anbulantzia. Foruzainak arduratu dira trafikoa ordenatzeaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun