N-121-A

Pertsona bat hila eta bi zaurituak Endarlatsan izan den istripuan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 20a

Lau autoren arteko istripua arratsaldeko lauak aldera gertatu da N-121-A errepidean, Endarlatsako zubian. Talkaren ondorioz, 75 urteko emakume bat hil da eta, zauriekin, bertze bi pertsona Donostiako eta Bidasoko Ospitaletara eraman dituzte.

Istripuaren tokira joan diren larrialdi zerbitzuek ezin izan dute deus egin bertan hil den 75 urteko emakumearen bizitza salbatzeko.
 
 
 
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun