N-121-A errepidea bitan banatzeko BelateetaAlmandozartekozatian,oraingogaltzadareneskuinaldeanmendi mazelari zati bat kendukodute,erdibitzailebatekbereizitakobigaltzadaegitekoadinalekuegondadin.Galtzadaberria,Irungonoranzkoan,oraingoareneskuinaldeangelditukoda,mendiarenaldetik.Eta Iruñerako noranzkoan,aldiz, 210 metroko luzera izanen duen zubibide eginen dute, bi errei izanen dituena.
Egunotan, lur mugimenduak hasi aitzineko prestatze lanetan hasi dira, mendi mazeletako sastrakak kentzen.
Proiektuan aurreikusi duten zubibidea Almandozko tunelaren aldetik altxatuko dute.
Hartara, errepidea bitan banatzeko lanen barnean, ezpondak azkartzeko obrak eginen dituzte, etaMendiola auzora sartzeko bideak berritzea ere aurreikusi dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.