N-121-A

Lau zauritu, horietako bi larri, Sunbillan Larrakaitz tunelean bi auto eta bi kamioiren artean izan den istripuan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 14a

Larrialdi zerbitzuek lau pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera: sabeleko traumatismo larriarekin 39 urteko emakume bat helikoptero medikalizatuan; traumatismo larriekin toraxean eta pelbisean 82 urteko gizon bat, anbulantzia medikalizatu batean; eta oinarrizko bizi euskarriko anbulantzietan bertze emakume bat, hau politraumatismo erreserbatuekin, eta baita 50 urteko gizonezko bat ere, azken hau pronostiko arineko kontusioekin.

Istripuaren ondorioz errepidea itxita egon da bi noranzkoetan. Oronozko parkeko suhiltzaileek atera dituzte bi autoetan harrapatuta geldituak ziren bidaiariak eta Guardia Zibila ari da istripuaren arrazoiak eta dinamika ikertzen.
 
 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun