Larunbatean 13:00etan lehiatuko dira bortz bikote txapelketa nagusian eta bertze lau 21 urtez beheitiko kategorian
Txapelketa nagusiarekin batera, 21 urtez azpikoa ere jokatuko dute, lau bikoterekin: Antsoaingo Maider Ruz eta Joritz Biurrun, Berriozarko Elur Martiartu eta Iruñeko Urko Larunbe, Berriozarko Irati Aguas eta Unai Fernandez eta Arraiozko Eider Urrutia eta Julen Urrutia.
Azkenik, Antsoaingo herri kirol taldearen erakustaldia ere izanen dute.