Asteartetan eta ortzegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteartetan 10:00etatik 12:00etara eginen dute ikastaroa Beti Gazte elkartearen egoitzan. Izena emateko 652 74 81 67 telefonora deitu behar da (Maite, 15:30etik aitzinera). Leku mugatuak dira eta, ordutegi bat aukeratu eta bizkor ibili beharko dute interesatuek. Bazkideek lehentasuna izanen dute.
Lehenagoko joskintza ikastaroetan egindako lanak Andra Mari Zahar Etxera edo Irungo Harrera Sarera bideratu dituzte, bertzeak bertze.