Aurrera elkartean izanen da txapelketa abenduaren 19an, 16:30ean. Lau erregetara jokatuko dute eta 40 tantoko hiru ustel egin beharko dira. Keinuak legezkoak izanen dira.
Txapelketan parte hartu nahi dutenek 680 22 63 26 telefonora deitu beharko da abenduaren 17a baino lehen. Bikote 40 euro ordaindu beharko dira eta ordainketa egunean bertan egin beharko da 15:30ean Aurrera elkartean.
Bikote irabazleak diruaren %50 eta txapela irabaziko ditu. Bigarren postuan gelditzen denak diruaren %30, hirugarren postuan gelditzen denak diruaren %15 eta laugarren postuan gelditzen denak diruaren %5 eskuratuko du.