Ipar Euskal Herriko mitologiarekin lotutako liburuxka argitaratu dute

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 24a

Sarako Lezeetan, udako berritasuna da mitologiari buruzko bisita.

Tartean dira Sarako Basajaunaren Gaua, Sarako lezeak, Larrungo Kondairen Trena eta Senpereko bisita gidatua

Ipar Euskal Herriko euskal mitologiari lotuak diren gune, ibilaldi eta aktibitateak aurkeztuko ditu liburuxka batek uda honetan. Sarako Lezeek, Ospitaleak eta Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak elkarlanean landurik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren sustenguarekin, ‘Mitologia Ipar Euskal Herrian’ liburuxka honek 11 gune eta aktibitate biltzen ditu, ipar Euskal Herria bertze begirada batekin ezagutzeko, mitologiako izaki eta kontakizunen arrastoak segituz.

Gure ondarea ikuspuntu berezi batekin ezagutzeko gomita

  1. Ospitalea (Irisarri): euskal mitologiari buruzko erakusketa eta udako animazioak.
  2. Baionako museoakBonnat-Helleu Museoa (Baiona): Mitologiak erakusketa, uztailaren 8tik goiti.     / Euskal Museoa (Baiona): tradizioak, errituak eta jakintzak, euskal mitologiaren sustrai kulturalak hobeki ulertzeko.
  3. Basajaunaren Gaua (Sara): gaueko murgiltze kontatua, euskal elezaharren bihotzean.
  4. Sarako Lezeak: leizearen bisita gidatuak eta “Mitologia” bisita bereziak uda honetan.
  5. Larrungo Trena (Sara): Kondairen Trena, haurrentzako bidaia berezia.
  6. Senpere: herriaren bisita gidatua, euskal mitoen eta historiaren haritik.
  7. Urruña: euskal kulturaren, historiaren eta sinesmenen ezagutza.
  8. Elorrimendi (Kanbo): Natura eta Mitologia ibilaldiak.
  9. Herauskorritxe (Atharratze): euskal mitologiaren interpretazio gunea.
  10. Oroitzapenen Hiria (Hendaia): 9 gune interaktibo, mitologia, sorginkeria, kontrabandoa, gastronomia eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko.

Mitologia liburuxka honetan aurkeztutako lekuetatik haratago ere aurkitzen da. Haren bidez, Euskal Herri osoan zehar ibiltzera eta aurkikuntza hori segitzera gomitatzen da. Uda osoan, Mitopikto bilduma bat osatzeko aukera ere izanen da. 

'Mitologia Ipar Euskal Herrian' liburuaren azala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun