urr 26 Mendialdea
Nafarroako sokatira txapelketako lehen tiraldiak egin dituzte igande honetan Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Gizonezkoen (zortzinaka, 620 kiloz beheiti) eta emakumezkoen (seinaka, 390 kiloz beheiti) lehen jardunaldia jokatu dute eta bietan Beti Gazteko tiralariak gailendu dira tiraldi guztietan. Hain zuzen, azaroaren 7an Lesakan jokatuko dira bigarren jardunaldia eta kategoria honetako finalak eta etxeko taldea sasoiko taldea dagoela erakutsi du.
urr 23 Mendialdea
Nafarroako Sokatira Txapelketa antolatu du aurten ere Nafarroako Herri Kirol Federazioak. Guztira hiru jardunaldi jokatuko dituzte, urriaren 25ean Donezteben, azaroaren 7an Lesakan eta azaroaren 14an Antsoainen.
Bainugelak
Logela
Sukalde-jangela
Bista zoragarriak