Amaiur, Baztanen dagoen herri xarmanta da, eta herriaren erdian aurkituko duzu gure aterpetxea.
40 lagunentzat dago prestatua eta bere 5 logelak 8na lagunentzako daude egokituak.
Bezeroak erabiltzeko badu ongi hornitutako sukalde-jangela ederra, 2 bainugela eta neguan goxo-goxo egoteko berogailua.
Bista zoragarriak ditu eta bizikletak gordetzeko ere leku aproposa.
Donejakue bidea Baztanen barrena egiten ari bazara, mendi bueltak egin nahi badituzu, oinez edo bizikletaz, Baztango herriak eta historia ezagutu… gure aterpera etortzeko aukera ederra duzu.
Zugarramurdi eta Urdazubi ere hurbil daude.
Herrian bertan, Errota, Arkeologia zentroa, Amaur artisau garagardotegia eta Jauregi Borda ostatua ditugu.
AMAIURKO ATERPEA
AMAIURKO ATERPEA
AMAIURKO ATERPEA
AMAIURKO ATERPEA