Euskal Herrian hezkuntzan ditugun kezkei erantzun posible bat emateko gakoak agertzen dira liburuan; edonori zuzendua eta ez preseski hezkuntzako jendeari... Euskal herrian eta Euskal Herriarentzat idatziriko hezkuntzari buruzko utopia da Hezitopia… Teoria eta fikzioa uztartzen dituena… 2052 urtera, 37. Korrikara garamatzana, askatasun aro Intersekzionalizatu eta Sinbiotikoaren Euskal Errepublikan gertatzen dena.
Idazleekin Solasean ekimenak antolatuta, Norak, azaroaren 23an liburua aurkeztuko du Anizen. Haurrak gelara sartu baino lehen Norarekin solasalditxo bat egin dugu.