Beti Gazteko laukote txapeldunean Elena Zabala (Doneztebe), Eneritz Goia (Bera), Naiara Otxoteko (Etxalar) eta Maria Iantzi (Igantzi) aritu dira tiran, Joxe Angel Mitxelena entrenatzaile zutela.
Podiumeko hirugarren koskara igo den Amaiurko taldean, berriz, Ane Goienetxe (Amaiur), Lur Gaite (Gaztelu), Sarai Maritorena (Berroeta) eta Alizia Marin (Zubieta) aritu dira, Joxean Iriarte amaiurtarra entrenatzaile zutela.
Gizonezkoen txapelketa larunbatean Ezpeletan
Txapelketa mistoa eta emakumeena erabaki ondotik, gizonezkoen Euskal Herriko launakako txapelketa jokatuko dute Ezpeletan azaroaren 28an, 310 kiloz beheitiko kategorian.