Gizonezkoen (zortzinaka 620 kilo) eta emakumeen (seinaka, 390 kilo) bigarren jardunaldia eta finalak jokatuko dituzte
Emakumezkoetan sei talde ariko dira: Beti Gazterekin batera, Berriozar, Txantrea, Amaiur, Araxes eta Antsoain. Gizonezkoetan, berriz, hiru talde bakarrik izanen dira goma gainean: Beti Gazte eta Txantrea A eta B.
Txapelketa mistoa azaroaren 14an Antsoainen
Gizonezkoen eta emakumeen txapelak banatu ondotik, txapelketa mistoaren txanda izanen da. Azaroaren 14an jokatuko dute Antsoainen. 560 kiloko kategorian ariko dira zortzinaka eta Beti Gazte izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Lesakarrekin batera, Antsoain eta Txantrea lehiatuko dira.