Basatrail Mendi Lasterketa irabazi du Oihana Arruti lesakarrak

Ttipi-Ttapa

Manttaleko Oihana Arruti lesakarra garaile Basatrail mendi lasterketan, Olatz Salaberriarekin eta Libe Lafuenterekin Astigarragako podiumean.

Irailaren 26an Astigarragan egindako 17 kilometroko lasterketan, gizonezkoen artean bigarren izan da Xabat Illarregi leitzarra eta laugarren Oihan Urroz oiztarra

Irailaren 26an Astigarragan jokatutako Basatrail Mendi Lasterketan nagusitu da Manttaleko Oihana Arruti lesakarra. 17 kilometroko ibilbidea osatzeko ordubete, 36 minutu eta 32 segundo behar izan zituen garaipena lortzeko. Olatz Salaberria azpeitiarra bigarren izan zen (1.40.13) eta Astigarragako Libe Lafuente hirugarren (1.43.19).

Izaro Aldabe doneztebarra, berriz, bosgarren izan zen (1.48.52).

Gizonezkoen artean ere ongi ibili ziren eskualdeko korrikalariak. Xabal Illarregi leitzarra bigarren izan zen (1.21.26), Berastegiko Aritz Intxaurrondoren atzertik (1.15.37). Oihan Urroz oiztarra laugarren izan zen (1.25.29).

 

Manttalekoak Gorbeia Suzien lasterketan

Manttaleko korrikalariak Gorbeia Suzien lasterketa entzutetsuan ere aritu dira larunbat honetan Zeanurin (Bizkaia). 32 kilometroko Skyrace proban Urko Adurizen parte hartu zuen eta 142. izan zen sailkapenean (4.14.04). Gaur egun Manttalen ez badago ere, Ainhoa Etxegarai beratarra, berriz, hogeita zortzigarrena izan zen emakumeen artean (4.11.46).

21 kilometroko lasterketan, berriz, 23 urtez beheitikoen kategorian, seigarren izan zen Beñat Albisu amaiurtarra (1.55.49), hamalaugarren Luken Urtxegi igantziarra (2.05.39) eta hogeita hamabigarren Oihan Pikabea beratarra (2.18.34).

Manttaleko ordezkariak Gorbeia Suzien lasterketan.

Zarauzko I. Mendi Duatloian, azkenik, Gartxot Iribarren lehena izan da bikoteka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun