Beti Gazteko gizonezkoen talde txapelduneko zortzikotean Ñapurrak taldeak utzitako Eneko Iribarren amaiurtarra, Joxe Angel Mitxelena, Oskar Telletxea igantziarra, Beñat Ordoki, Iker Pikabea, Beñardo Iantzi, Unai Gurrutxaga eta Ruben Pedrosa beratarra aritu ziren tiran eta Unai Leiza entrenatzaile.
Beti Gazteren ondotik, Txantrea A eta Txantrea B igo ziren podiumera.
Emakumezkoetan sei talde aritu ziren eta bigarren jardunaldian ere, tiraldi guziak irabazi zituEn Beti Gaztek, baita finalean, Txantrearen kontrakoak ere.
Beti Gazteko seikote txapeldunean Amaia Leiza, Onintza Zapiain beratarra, Irantzu Goienetxe, Ane Gurrutxaga, Naiara Otxoteko etxalartarra eta Maria Iantzi igantziarra aritu ziren tiran, Karmele Pikabea entrenatzaile zutela. Doneztebeko lehen jardunaldian Elena Zabala doneztebarra ere aritu zen tiran.
Beti Gazteren ondotik, Txantrea eta Berriozar igo ziren podiumera, Araxes laugarren izan zen, Amaiur bosgarren eta Antsoain seigarren.
Txapelketa mistoa
Gizonezkoen eta emakumeen txapelak banatu ondotik, txapelketa mistoaren txanda izanen da. Azaroaren 14an jokatuko dute Antsoainen. 560 kiloko kategorian ariko dira zortzinaka eta Beti Gazte izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Lesakarrekin batera, Antsoain eta Txantrea lehiatuko dira.