[ARGAZKIAK] Alai hasi eta goibel eta triste akitu dute Aurtizko bestetako asteburua
Bestak 2026

Ttipi-Ttapa aza 09, 12:30 Malerreka   Ituren

Aurtizko bestak abiatu dira asteburu honetan. Alaia hasi ziren, baina Iturengo emakume baten ezusteko heriotzak besta gogoa zapuztu eta igande arratsaldeko ospakizunak bertan behera utzi zituzten. Ortzirale goizean altxaferoa, karrika buelta txistulari eta trikitilariekin eta herri bazkaria izan zuten, Egaña eta Zubeldia bertsolariekin. Puzgarriak eta afari-merienda ere izan zuten. Larunbat goizean III. Herri Krosa, aizkora apustua eta mozorro bazkaria izan zuten. Arratsaldean katiuska jaurtiketa, bingoa, txaranga, mariatxiak eta talo jatea ere izan zuten. Trikidantz taldeak ere disko berria aurkeztu zuen, 25. urteurreneko emanaldi bereziarekin. Igande goizeko ospakizunak ere egin zituzten, baina ezusteko heriotzak igande arratsaldeko trikiti eta pandereta jaialdia eta bertze ospakizunak bertan behera uztea eragin zuen.

Aurtizko bestak azaroaren 6tik 8rako asteburuan eta San Martin egunean ospatuko dituzte
Bestak 2026

Ttipi-Ttapa aza 06 Malerreka   Ituren

Sanmartinak ospatuko dituzte Aurtitzen azaroaren 6tik 11ra. Egitarau zabala prestatu dute aurten ere azaroaren 6tik 8rako astebururako eta San Martin egunerako.

Malerreka Ituren
Malerreka Ituren

Arantxa Errazkin Manterola

Malerreka: Ituren

Herenegun hil zen, 52 urte zituela. Hileta GAUR, asteartea, arratsaldeko 16:30ean izango da.