'Txepeldunak' bertso antzerkia izanen dute Iturenen urriaren 24an

Ttipi-Ttapa

Uxue Alkorta eta Maren Basterretxea dira 'Txepeldunak' ikuskizunaren bi artistak.

Malerrekako Mankomunitateak antolatu eta Iturengo Udalaren laguntzarekin haurrentzako bertso antzerki emanaldia izanen dute urriaren 24an, larunbatean 17:30ean, Iturengo herriko etxeko ganbaran. Uxue Alkorta eta Maren Basterretxea aktoreak dira Txepeldunak ikuskizunaren bi artistak.

Larunbatean 17:30ean hasiko da emanaldia herriko etxeko ganbaran

Lehiaren eta indibidualismoaren aurka gizarte solidarioago eta kolaboratiboago bat aldarrikatzen duen antzezlana taularatuko dute. Obra dinamiko eta jostari honetan bertsoak, koplak eta hainbat baliabide eszeniko tartekatzen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun