Navarra Televisionen galara joateko autobusa antolatu dute Zubietan

Ttipi-Ttapa

Navarra Televisiónek ematen duen Herri Eredugarri saria eskura dezake Zubietak eta azaroaren 17an eginen den galarako autobusa antolatu du Zubietako Udalak.

Navarra Televisión sariak banatuko dituzte azaroaren 17an Iruñean eta Zubieta ‘Pueblo ejemplar’ (herri eredugarri) saria hartzeko hautagaietako bat da. Hori dela eta, gala horretara joateko eta bueltatzeko autobusa antolatu du Zubietako Udalak. 50 plaza daude eta urriaren 26tik 30era eman daiteke izena.

 

Herri eredugarria sarirako hautagaia da Zubieta eta azaroaren 17ko jaialdira joateko izena eman daiteke urriaren 30era bitarte

Izena emateko, Zubietako herriko etxera deitu edo bertara joan beharko da. 50 lagun baino gehiagok izena emanez gero, zozketa publikoa eginen dute urriaren 30ean, ostiralean 11:00etan.

Navarra Televisión telebista katearen gala azaroaren 17an, asteartean 20:00etan hasiko da. Autobusa 18:00etan abiatuko da Zubietatik.

Estefi Etxebeste eta Ekaitz Bertiz ere hautagai

Herri eredugarri kategorian beste bi herri dira hautagaiak Zubietarekin batera: Ribaforada eta Andosilla.

Dena den, Zubietako herria ez da eskualdean saria har dezakeen hautagai bakarra. Kirol balioen sarirako, Iturengo Estefi Etxebeste harri altxatzailea da hautagaietako bat, Mikel Merino futbolariarekin eta Maria Asurmendi saskibaloi jokalariarekin batera. Gazte balioen sarirako, berriz, Ekaitz Bertiz Sunbillako zinemagilea da hautagaietako bat, Lucía Jaso dantzariarekin eta Martina Calvo padel jokalariarekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun