Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Alai hasi eta goibel eta triste akitu dute Aurtizko bestetako asteburua

Ttipi-Ttapa

Aurtizko bestak abiatu dira asteburu honetan. Alaia hasi ziren, baina Iturengo emakume baten ezusteko heriotzak besta gogoa zapuztu eta igande arratsaldeko ospakizunak bertan behera utzi zituzten. Ortzirale goizean altxaferoa, karrika buelta txistulari eta trikitilariekin eta herri bazkaria izan zuten, Egaña eta Zubeldia bertsolariekin. Puzgarriak eta afari-merienda ere izan zuten. Larunbat goizean III. Herri Krosa, aizkora apustua eta mozorro bazkaria izan zuten. Arratsaldean katiuska jaurtiketa, bingoa, txaranga, mariatxiak eta talo jatea ere izan zuten. Trikidantz taldeak ere disko berria aurkeztu zuen, 25. urteurreneko emanaldi bereziarekin. Igande goizeko ospakizunak ere egin zituzten, baina ezusteko heriotzak igande arratsaldeko trikiti eta pandereta jaialdia eta bertze ospakizunak bertan behera uztea eragin zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun