Bestak 2026

Aurtizko bestak azaroaren 6tik 8rako asteburuan eta San Martin egunean ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa

Dantzariak joan den urteko Aurtizko bestetan, Koianea Ttiki pilotaleku berrituan.

Sanmartinak ospatuko dituzte Aurtitzen azaroaren 6tik 11ra. Egitarau zabala prestatu dute aurten ere azaroaren 6tik 8rako astebururako eta San Martin egunerako.

Azaroak 6, ortziralea

11:00etan altxaferoa eta herriari itzulia herriko txistulari eta trikitilariekin. 11:30ean, pilota partidak: Mattin Leiza-Mikel Ezkurra eta Elizalde-Eskudero, Bereau-Urruzola. 14:00etan herri bazkaria Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Ondotik, dantzaldia Beñat eta Fernandorekin. Goizez eta arratsaldez haurrentzat puzgarriak. Ilunabarrean haur eta gurasoen afari-merienda.

Azaroak 7, larunbata

11:00etan dianak. 11:30ean III. Herri Krosa. 12:00etan aizkora apustua: Andoni Latorre eta Nerea Sorondo, Eñaut Kortaren eta Maika Ariztegiren kontra. Ondotik luntxa herritarrentzat. 14:00etan mozorro bazkaria. Gaia: Mexiko. 17:00etan Katiuska jaurtiketa. Ondotik bingoa. 17:30ean Tuku-Tuku txaranga. 19:30ean Tajudos del Norte mariatxiak. Ilunabarrean talo jatea eskolako guraso elkartearen eskutik. 23:30ean Trikidantz taldearen disko berriaren aurkezpena eta 25. urteurrenaren emanaldi berezia. 02:00etan DJ Endara soziedadean.

Azaroak 8, igandea

11:00etan dianak. 11:30ean Mikel Lasarteren motozerra erakustaldia. Goizean zehar artisauak. 12:30ean Mutxikoen emanaldia. 16:00etan mus txapelketa. 16:30ean Mendaur trikiti pandereta eskolaren jaialdia. 18:30ean Irati eta Ekiñerekin dantzaldia. 19:30an tortilla eta pintxo lehiaketa. Ondotik, parte hartzaileen arteko dastaketa eta afaria.

Azaroak 11, asteazkena

SAN MARTIN EGUNA

10:00etan dianak. 11:00etan Meza San Martinen ohorez. 12:00etan Ginkana. 14:00etan haurrentzat bazkaria. Arratsaldean haur jokoak. 17:00etan gaztetxoen pilota partidua. Ilunabarrean txokolatea eta besten bukaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun