Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Ttikienek San Martin egun ederra izan dute Aurtizko bestak akitzeko

Ttipi-Ttapa

Joan den asteburuko ospakizun gazi-gozoen ondotik, azaroaren 11n, asteazkenean, San Martin egun handia ospatu dute Aurtitzen. Ohikoa denez, meza, haurren bazkaria eta bertze zenbait ekitaldi izan dituzte. Goizean dianekin hasi eta meza izan zuten. Eguerdi partean ginkana izan zuten eta haurrentzat bazkaria Aurtizko elkartean. 70 haur eta guraso elkartu ziren. Arratsaldean haur jokoak eta bingoa izan zituzten. Honetan, lerroa Axuri Garrausek eta Mara Erasunek egin zuten eta bingoa, berriz, Laia Aioroak. Bestak akitzeko, pilota partida era txokolatea ere izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun