Bestak 2026

San Martin eguneko ospakizunekin akituko dituzte Aurtizko bestak

Ttipi-Ttapa

Aurten ere haurren jokoak izanen dituzte Aurtitzen San Martin eguneko bazkalondoan.

Joan den asteburuko ospakizun gazi-gozoen ondotik, azaroaren 11n, asteazkenean, San Martin egun handia ospatuko dute Aurtitzen. Ohikoa denez, meza, haurren bazkaria eta bertze zenbait ekitaldi izanen dituzte.

Azaroak 11, asteazkena

San Martin Eguna

10:00etan dianak. 11:00etan Meza San Martinen ohorez. 12:00etan Ginkana. 14:00etan haurrentzat bazkaria. Arratsaldean haur jokoak. 17:00etan gaztetxoen pilota partidua. Ilunabarrean txokolatea eta besten bukaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun