Frankistek fusilatutako hiru herritarrei buruzko hitzaldia emanen dute urriaren 23an Iturengo eskolan

Ttipi-Ttapa

Matxinatu frankistek fusilatu zituzten hiru iturendarrei buruzko solasaldia emanen dute ortziralean eskolan. Argazkia: Euskal Memoriaren Artxiboa.

Solasaldi arras interesgarria antolatu dute ortzirale honetarako Iturengo eskolan, arratsaldeko zazpietan. Izan ere, 1936an errepresio frankistaren biktima izan ziren hiru herritar: Aurtizko Pedro Maria Gorostidi Imaz (medikua), Miguel Hualde Gorosterrazu (herriko etxeko diruzaina) eta Juan Bautista Iriarte Azpiroz (Arraitzen maisu ari zena). Irailaren 28an fusilatu eta Bidasoaren bazterreko ezponda batean sartu zituzten. Haien inguruko ikerketa egina dute Fernando Mikelarena eta Juainas Paul historialariek, eta beraiek izanen dira ortzirale honetan xehetasunak emanen dituztenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun